Together filma ikusi

Tripontzia Urteberriko Sariaren inguruko informazioa

Nola parte hartu dezaket zozketan?

Tripontzia Urbeterriko Sariaren zozketan parte hartzeko ezinbestekoa da Elkarrekin-Together film dokumentala eskuratzea, 5 euroko laguntza baten truke. Pelikula ikusteko kodea jasotzen duen txartel berean topatuko duzu zure zozketako zenbakia eta seriea.

Non eros dezaket?

Gure Esku Dagoren sarean edo tokian tokiko komertzio eta taberna ugaritan.

Zein dira zozketaren sariak?

Sari nagusia 60.000 eurokoa da, zenbaki eta serie irabazlearena. Era berean, beste hogeita hiru sari ere banatuko dira.

Noiz eta nola egingo da zozketa?

2019ko urtarrilaren 21ean izango da zozketa, ausazko programa informatiko baten bidez. Banatutako billeteen artean soilik egingo da zozketa.

Irabazlea banaiz, zer?

Zenbaki saridunen inguruko informazioa argitaratuko da www.together.eus eta www.gureeskudago.eus webguneetan urtarrilaren 21ean. Egunkarietan eta sare sozialetan ere zabalduko ditugu. Irabazleek hilabete izango dute gurekin harremanetan jartzeko eta saria jasotzeko. Epe horretan inork ez balu bere saria erreklamatuko, sari hori banatu gabe geratuko litzateke.