Euskal diaspora Euskal Herritik kanpo dugun enbaxadarik handiena da. Euskal sustraiak dituzten milioika pertsonek osatzen duten komunitate aktibo hau, beraien arbasoen jatorriari begirada gainetik kendu gabe, haien abizenak harrotasunez daramatzate, gizarte langile, zintzo eta aurrerakoiaren erakusle.

Mendeetako euskal itsas historiak, diaspora mundu osoan zehar zabaltzera eraman du. Orain guri dagokigu, bertotik, kanpora begira jarri eta zubiak eraikitzea.
Hauxe da proiektu hau izendatzen duen elkartze eta topagunearen arrazoia.

Elkarrekin-Together ekimenak zubiak eraiki nahi ditu munduan zehar banatuta dagoen euskal diasporarekin, elkarbizitza eta kooperazioa bezalako baloreak sustatuz. Film dokumentala lankidetza horren adibide bat da.