Balioak

>>> Elkarbizitza istorio bat.

 

“Ikusezina, ederra eta hauskorra den zerbaiten bila ari gara. Herri ezberdinen arteko topaketa, euskal gizartearen historian ahaztutako pasarte txiki bat.”

Iragana frogatutzat emango duten ebidentzien bila dabil espedizioa, eta ebidentzia horien esanahien bila: elkarbizitza eredu baten bila. Objektuak baino, objektu bakoitzak ezkutatzen duen esanahiaren bila dabiltza, elkarbizitza eredu baten bila dabil.

Uharteak ezkuta litzakeen misterioek gure kontakizunarekiko jakinmina pizten dute. Badakigu zeren bila ari garen: gaur egun berria zaigun elkarrekin gauzak egiteko aintzinako eredu baten bila.

Kontatu nahi dugun istorioa beharrezkoa da egun. Topaketaz ari da, elkarrizketaz, identitateaz eta
lurraldeaz, norbere burua ezagutzeaz, bestea entzuteaz, iraganaz eta etorkizunaz.

Denboran bidaiatzea eta gure identitatean induskatzea izango da. Irlan hondeatzea denboran eta gure identitatean induskatzea izango da. Geure barnealdera doan bidaia bat da hau, ahaztuta dugun historiako onena eta eraikitzeke dugun etorkizuna gordetzen dituen barnealdera bidaia.