Film dokumentala

>>> Ikuslego orokorrarentzat ezkutuko istorioa.

 

“Kontakizun honek pelikula handi batek beharrezko dituen elementu guztiak biltzen ditu: abentura, emozioa eta aurkikuntza. Balio erantsi indartsu batekin: dena egia da.”

Esploratzaile talde bat txalupan iritsi da uharte batera. Paisaia erabat naturala da, basatia eta denboran kokatzen zaila. Esploratzaileek beraiekin daramaten materiala deskargatu dute: urpekaritzarako ekipamenduak, indusketarako lanabesak eta argazkigintza tresneria. Haien artean euskaraz hitz egiten dute.

Ipar-amerikako hainbat arkeologo eta urpekari batu zaizkie espediziora. Estatu Batuetako ekialdeko kostan gaude. Elkarrekin, zerbaiten bila ari dira. Lantaldean aritzeak egoera ezberdinak dakartza taldera: elkarlaguntza, naturarekin bategitea eta iraganeko oroitzapenak.

Egunero ikasten dugu zerbait: gaur egun Kanada bezala ezagutzen dugun lurraldean, arrantzale euskaldunek egonaldi luzeak egiten zituzten kolono frantsesak eta ingelesak lehen aldiz iritsi baino askoz lehenago. Badakigu bertako natiboekin elkarlanean aritu zirela, berdinetik berdinera. Baita hizkuntza berezi bat asmatu zutela ere, bertakoen eta euskaldunen hizkuntzak nahastuz. Kooperazio horren fruitua da Iparramerikako lehen industria.

Kanadako Gobernuak historiako pasarte hori berreskuratzeko jarri duen interesari esker, Kanada
ekialdeko kostaldean iragan hori frogatutzat ematen duten aztarna ugari aurkitu dira. Estatu Batuetan, ordea, ez da ahalegin hori egin. Baina garai batean kostaldeak ez zuen mugarik, eta Agoteren susmoa da estatubatuar lurraldean ere izan zela euskal arrantzaleen eta natiboen arteko elkarlana, beti ere kooperazioan oinarrituta, eta ez zapaltzaile eta zapaldu arteko harremanean oinarrituta. Inork ez dio hari mutur horri tira, horregatik gaude gu hemen.

Espedizioa froga horien bila dabil. Beste mundu bat izan zela frogatu nahi du, beste mundu bat posible izan zela. Agian, iragana berreraikiz etorkizun berria idatz daiteke. Izan zirenaren bila dabiltza, izan nahi dutenaren bila, herri eta kultura gisa haien esentziarik onena.

Espedizioaren urrats bakoitzak mundu misteriotsu, ezusteko eta ederrean barneratuko gaitu. Kontakizuna aurrera doan neurrian, ohartzen gara helburua lortzea bezain garrantzitsua dela bidea egitea, bilatzea, ikertzea. Behelainoak sekretu asko ezkutatzen dituela ematen du. Balea talde bat arnasa hartzera irten eta berriz ere beraien munduan murgildu da, historia eta denboraz ohartu gabe.

Zuzendaritza:

Migueltxo Molina, Pablo Iraburu e Igor Otxoa

Ekoizpen zuzendaritza:

Itziar García Zubiri

Ideia orijinala:

Elkarrekin-Together eta Angel Oiarbide

Ekoizle exekutiboak:

Angel Oiarbide, Igor Otxoa, Pablo Iraburu y Jon Artatxo

Argazki zuzendaritza:

Migueltxo Molina

Gidoia:

Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Igor Otxoa

Soinu sanda orijinala:

Mikel Salas

Zuzeneko soinua:

Miguel García

Ekoizpen laguntzailea:

Ohiane Iriarte

Soinu diseinua eta nahasketak:

Iosu González – Noisestudioa

Postprodukzioa:

Nuria Pérez

Finantza zuzendaria:

Paulo Muñoa

Komunikazioa:

Lander Iruin, Oninart eta Kultur Atelier

Filmatuta Euskal Herria eta AEBn

Ekoizpena: 2016-2017

Generoa: Dokumentala

Filmatze formatua: 4K

Proiekzio formatua: DCP 4K 1:1.85 audio Dolby Surround 5.1

Iraupena: 93 min

Hizkuntzak: euskara, ingelesa eta gaztelera

Azpitituluak: euskara, ingelesa eta gaztelera

Arena Comunicación Audiovisual

Zinema dokumentalean ibilibide luzea duen ekoiztetxe nafarra, dokumentalak forma- tu zinematogra koetara eramateaz bereiz- ten dira, enpresak berak sortu, zuzendu eta ekoiztutako (eta koproduzitutako) hainbat do- kumentalengatik jaialdi nazional zein interna- zionaletan sarituak izanak balio izan die goi- mailakoen artean egoteko.

Txalap.art 

Proiektu kultural eta ikus-entzunezkoetan es- pezializatutako gipuzkoar ekoiztetxea. Arena Comunicación Audiovisual enpresarekin batera koproduzitu ditu hainbestetan sarituak izan dire Nömadak Tx, Pura Vida eta Walls lm dokumen- talak. Pura Vida izan zen estreinatu zen urteko dokumentalik ikusiena espainar estatuan. Hi- ruak izan dira internazionalki banatuak eta bost kontinenteetako herrialdeetako zinema aretoe- tan erakutsiak eta TBetan emitituak.

Arena Comunicación Audiovisual & Txalap.art 

Gurea aldi baterako enpresa-elkartea baino haratago doa, lagunak gara. Elkarrekin aritzea atsegin dugu. “NomadakTX” luzemetrai dokumentalean ezagutu ginen, eta lehen momentutik ohartu ginen helburu jakin bat duten istorioak kontatzea gustatzen zaigula. Gure pasioa da, eta bat egiten dugu. Urteen joan-etorriarekin, pasioa hazi eta nkatu egin da. “Pura Vida / The Ridge” (2012), “Walls” (2015) luzemetraiekin, gure arteko elkar-ulertzea areagotuz doala ohartu ginen eta istorio baten hari muturrari tiraka, gure inguruan gertatzen direnak eta gure bizimoduan eragina duten gauzak kontatzeko beharra daukagula. Elkarrekin-Together beste adibide bat da. Istorio eder hau kontatzeko beharra sentitu dugu, eta ilusioz ekin diogu lm dokumentala ekoizteari.